Ohiko Offset inprimaketa

Offset inprimaketa-metodoan, tintak —eskuarki oliotsuak— xafla metaliko batean (oro har aluminiozkoan) aplikatzen dira.

Xafla irudiak dauden zatietan soilik busti behar da tintaz, eta, horretarako, tratamendu fotokimikoa ematen zaio; beraz, tratatutako eremuak hartzen ditu tintak.

Irudiak/testuak inprimatu beharreko gainazalera (papera) transferitzen dira, kautxuzko zilindro baten bidez; hain zuzen, zilindroa gainazalaren kontra zanpatuz.

Ohiko Offset inprimaketa

Inprimaketa xafla monokromatikoen bidez egiten da (xafla bat, inprimatu beharreko kolore bakoitzeko); adibidez, fotokromiaren kasuan, CMYK kolore-ereduaren arabera (ziana, magenta, horia eta beltza). Alegia, kuatrikromian.

Gainera, beste kolore bat hartu behar da kontuan, bosgarrena: paperaren zuria.

Kolore horiek erabiliz, ia beste edozein kolore lor daiteke, honako hauek izan ezik: metalikoak (urre- eta zilar-koloreak), fosforeszenteak edo CMYK eredutik kanpokoak. Koloreak aplikatzeko, beste xafla bat erabil daiteke, eta nahi den koloreari (PANTONE) dagokion tinta lauaren kantitate bat.

Alde onak:

  • Inprimatze-kalitate handia, beste inprimatze-sistema batzuena baino argiagoa eta zehatzagoa.
  • Zelulosa-euskarri askotan inprimatzeko aukera.
  • Xaflak azkar eta erraz egiten dira.
  • Xaflen iraupen luzea.
  • Inprimatze-abiadura handiak.
  • Tirada handietan, unitateko prezioa beste edozein sistematan baino askoz txikiagoa da.