Balioak

Gure jardueraren hasieratik, errespetua, konfiantza eta diskrezioa dira Orvyren ezaugarri bereizgarri nagusiak, eta haiei jarraituz zaintzen ditugu gure bezeroak. Badakigu gure bezeroek lasai egon nahi dutela, eta, horretarako, beren lanak errespetatuko dituen hornitzaile bat bilatzen dute. Azken batean, beren lanez arduratu daitekeen hornitzaile bat, galduko ote dituen beldur izan gabe. Hornitzaile hori garela erakusteko frogarik onena gure bezeroak dira; urte askoan elkarrekin lan egin ondoren, gugan konfiantza izaten jarraitzen dute. Gauzak ondo egiten ari garela adierazten du horrek.