Lege-oharra

Ohar honen bidez, ORVY IMPRESION GRAFICA SL enpresak (IFK: B20555728; helbidea: Zubiondo industrialdea, A-3 partzela, 20120 Hernani, Gipuzkoa) (aurrerantzean, Zerbitzuaren Emailea) erabiltzaileei jakinarazten die, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko EB 2016/679 Araudiak (aurrerantzean, Araudiak), datu pertsonalen babesari buruzkoak, 13. artikuluan xedatutakoa betez, berariaz, askatasunez eta beren borondatez erabaki dezaten webgunean eskatzen diren datu pertsonalak eman nahi ote dituzten.

Halaber, jakinarazten die webgune honen bidez egiten duten eskaera edo kontsulta bideratzeko soilik erabiliko direla erabiltzaileek ematen dituzten datuak, bai eta, dagokionean, datuak biltzeko formularioaren azpiko laukia markatuz berariaz onartzen badute, Zerbitzuaren Emaileak haientzat interesgarriak izan daitezkeen jarduerei buruzko informazioa bidaltzeko ere. Erabiltzaileek beren datuak aurreko helburuetarako bidaltzean, datu horiek tratatu egingo direla onartzen dute. Emandako baimena datuen tratamendua legeztatzen duen oinarri juridikoa da. Edozein unetan ken daiteke baimena, baina kendu aurretik egindako tratamendua legezkoa izango da.

Kontrakoa ezarri ezean, nahitaezkoa izango da datu-formularioan eskatzen diren datu guztiak ematea. Erabiltzaileak beharrezkotzat jotzen diren datu guztiak ematen ez baditu, Zerbitzuaren Emaileak erabaki ahal izango du egin dion eskaera ez bideratzea. Erabiltzaileek emandako datuak gordeko dira, harik eta tratamendurako baimena atzera botatzea erabakitzen duten arte.

Erabiltzaileek benetakoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak diren datuak idatzi behar dituzte formularioan; gezurrezkoak, zehaztugabeak, osatugabeak edo eguneratu gabeak idazten badituzte, eta kalte-galerarik eragiten badute, horren erantzule izango dira.

Zerbitzuaren Emaileak datuak babesteko indarrean dagoen legedian eskatutako segurtasun-mailak hartu ditu, datu pertsonalak babesteko. Datu horiek galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe erabiltzea eta gainerako arriskuak saihesteko neurri teknikoak eta antolaketakoak ezarri ditu.

Orobat, Zerbitzuaren Emaileak konpromisoa hartzen du datu pertsonalak ezkutuan gordetzeko betebeharra betetzeko, eta haiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea edo erabiltzea saihesteko beharrezko neurri guztiak hartuko ditu, une oro eskura dagoen teknologia erabilita.

Erabiltzaileek edo haien ordezkariek une oro erabil dezakete beren datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta, dagokionean, aurkaratzeko eskubidea, Araudian ezarritakoaren arabera. Horretarako, idatziz jakinarazi behar diote ORVY IMPRESION GRAFICA SL enpresari, helbide honetan: Zubiondo industrialdea, A-3 partzela – 20120 Hernani (Gipuzkoa). Helbide elektroniko honetara ere bidal dezakete: orvy@graficasorvy.com. Dena den, erabiltzaileak bere nortasuna egiaztatu behar du idazkian.  

Zerbitzuaren Emaileak zerbitzu bereziren bat emango balu eta, datuen babesari dagokionez, hauez bestelako aurreikuspen espezifikoak zehaztuko balitu, zerbitzu berezi horretarako adierazitako arau partikularrek izango dute lehentasuna, inkongruentziarik egonez gero.

Zerbitzuaren Emaileak beretzat gordetzen du politika hau aldatzeko eskubidea. Dena den, aurretiaz jakinaraziko die erabiltzaileei zer aldaketa egingo dituen.

Beren datuak babestuak izateko eskubidea urratu dela uste badute, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazioa jartzeko eskubidea duten erabiltzaileek.