24/7 aurreinprimaketa

Zure fitxategiak bidali eta tratatzeko URRUNEKO sistema bat dugu, eta, horri esker, edozein lekutatik sar gaitezke lan-fluxuan.
Orain, nahi baduzu, fitxategiak edozein unetan bidali eta onar ditzakezu (eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan). Gure sistemak automatikoki prozesatuko du, eta, behin betiko onartu arte, unean uneko zuzenketak egiteko aukera ematen du. 
Askatu ordutegietatik, eta aurreztu denbora eta ahalegina. 

URRUNEKO sistema erabiltzen hasi nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. Erabiltzen erakutsiko dizugu, kosturik eta konpromisorik gabe. 

Jakina, ohiko Aurreinprimaketa sailak beti bezala jardungo du, eta behar dutenen esanetara egongo da.

Lan-fluxua

Edozein inprimatze-enpresaren bihotza da lan-fluxua. Gure lan-fluxua kudeaketa-tresna indartsua, malgua eta azkarra da, PDF eta JDF arkitektura duena. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu, hala nola egiaztapena, kolore-kudeaketa, ezarpena eta bilbatzea. 
Inprimaketaren (offset nahiz digitala) produkzioa kudeatzeko plataformarik osatuenetako bat da.

Urrunekoa

Bezeroei 24 orduko aurreinprimaketa-zerbitzuak eskaintzeko pentsatutako online-sistema da URRUNEKO sistema. 
Lineako zerbitzu-sorta zabala eskaintzen du, bidaltzen dizkiguten artxiboen kudeaketa errazteko gure bezeroei.
Besteak beste, artxiboak gure esku utzi nahi dituzten bezeroek aukera hauek dituzte:

  • Automatikoki kargatzea. 
  • Bistaratzea (baita 3D-an ere) Probak ateratzea. Txosten bat lortzea. 
  • Lana berrikustea. 
  • Behar izanez gero, zuzentzea.
  • Onartzea. 

Bezeroak bere bulegoko erosotasunetik egin ditzake eragiketa horiek guztiak, edozein ordutan eta edozein egunetan, sistema eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan egoten baita martxan, etenik gabe. 

Sistemak automatikoki jakinarazten ditu lan-fluxuak atzemandako akatsak, eta, beraz, bezeroari aukera ematen dio behar diren zuzenketa guztiak egiteko, HTML5 interfaze erraz baten bidez (Javarik gabe). Horretarako, hainbat hizkuntzatan konfigura daitekeen eta instalatu beharrik ez duen nabigatzaile bat erabili behar du.

URRUNEKO zerbitzaria gure instalazioetan dago, eta bezeroak zuzenean konekta daitezke hartara, segurtasun osoz, beren erabiltzaile-izenaren eta pasahitzaren bidez.

Gure ohiko zerbitzuaren osagarria da. Hortaz, ORVYko Aurreinprimaketa saila bezeroen esanetara dago ohiko ordutegian,  orain arte bezala laguntzeko eta aholkuak emateko, aurrez aurre edo telefonoz.

CTP

Laser bidezko zuzeneko fotokonposizio-sistema modernoa dugu, onartutako plantxa-formatu asko, hainbat irteera-bereizmen eta errendimendu handia dituena. Xaflak automatikoki elikatzeko sistema bat du, xaflak azkar eta modu fidagarrian egiteko, eta, horri esker, produkzio-denborak laburtu egiten dira.