Liburuak

Inprimatutako eta azaleztatutako lana da liburua. Oro har, barruko orrien sorta batez eta portada edo azal batez osatuta dago.

Formatua

Formatu asko erabil daitezke liburuak egiteko, baina hauek dira ohikoenak: A4, A5, A6, 17x24, 21x21…

Jakina, neurrirako formatuko liburuak ere egin daitezke.

Inprimaketa

Koloretan (kuatrikomia), beltzez edo mistoa.

Euskarria

Edozein paper-mota erabil daiteke, baina ohikoenak honako hauek dira: iztukatuak, offset papera, bolumen-papera eta beste espezialitate jakin batzuk.

Barruko orrialdeetarako, gehien erabiltzen diren gramajeak 80 eta 170 gramo bitartekoak dira.

Azaletan, normalean, kolorea nagusitzen da, eta, eskuarki, paper iztukatuak (couche paperak) erabiltzen dira, edo 250 eta 450 gramo bitarteko gramajeko kartoi mehe grafikoak.

Batzuetan, liburuak azal gogorrez azaleztatuta daude, 2-3 mm-ko lodierako kartoia erabilita.

Azaleztapena

Hauek dira liburuen azaleztapenik ohikoenak: paper-azal fresatua, PUR kola, paper-azal josia…

Paper-azal fresatua: Liburua osatzen duten orriak ordenatu, bizkarra fresatu —hau da, arraspatu egiten da, paperean arraila txikiak egiteko, kola errazago sar dadin—, EVA kola eman, eta azala itsasten da. Azaleztapenik merkeena da, eta produktuak balio-bizitza laburra duenerako erabiltzen da, ahulena baita.

PUR kolaz itsatsitako paper-azala: Paper-azal fresatuaren prozedura bera da, baina beste kola bat erabiltzen da, trinkotasun eta erresistentzia handiagokoa, orriak sendotasun handiagoz lotzeko, liburuaren edo aldizkariaren azaleztapenak gehiago iraun dezan. Azaleztapen-mota horrek paper-azal josiaren antzeko trinkotasuna du.

Paper-azal josia: Orriak josi egiten dira, sortatan; liburuaren edo aldizkariaren orrialde-kopuruaren mende egoten da sorta bakoitzeko orri kopurua. Ondoren, kola beroa ematen da, orri-sortak azalari itsasteko. Azaleztapen-mota hori da erresistenteena eta kalitaterik handienekoa.

Azal-mota

Liburuetan gehien erabiltzen diren azal-motak honako hauek dira: azal sinplea, hegalduna, azal osoa eta azal gogorra.

Azal gogorrak: Azaleztapen-mota honetan, barruko orriak 2 edo 2,5 mm-ko lodierako kartoizko azal zurrunez daude estalita.

Akaberak eta efektuak

Ez da arraroa liburuen azaletan zenbait efektu eta akabera ikustea. Hala ere, barruko orrialdeetan ere erabil daitezke. Hona hemen haietako batzuk:

  • Plastifikatua / laminatua
  • UVI berniza
  • Drip off berniza
  • Estanpazioa
  • Lehorreko hatza (erliebea)
  • ...

Plastifikatuek eta laminatuek produktua babesten dute, denborarekin honda ez daitezen. Hori bereziki garrantzitsua liburuen azaletan, asko erabilita ere gutxiago hondatzen baitira.

Aholkuak

ORVYn, zure liburuak inprimatzen eta azaleztatzen laguntzen dizugu, eta aholkuak ematen dizkizugu aurreinprimaketako, inprimaketako eta inprimaketa osteko faseetan.

Formatu, euskarri, inprimaketa eta akaberen aukera zabala eskaintzen dizugu, eta, liburua egiten hasi baino lehen, horri guztiari buruz erabaki behar duzu.

Inprimatzeko euskarririk egokiena aukeratzeko, onena da papera ikusi eta, batez ere, ukitzea. Horretarako, erabiltzen ditugun paper guztien laginak jartzen ditugu zure eskura.

Gure aurreinprimaketa-sailak alderdi garrantzitsuei buruzko aholkuak emango dizkizu. Hona hemen zenbait adibide:

  • Liburuaren diseinuan aplikatu beharreko marjinak.
  • Erabili beharreko irudien mota eta kalitatea (CMYK eta gutxienez 200 ppp-ko bereizmenarekin).
  • Tipografiak eta erabili beharreko efektuak.
  • Testuen eta irudien berrikuspena.

Maketazio- eta inposizio-aplikazioetatik abiatuta, behin betiko PDFa sortzeko modu zuzena.