50 urtetik gorako esperientzia

Hasieran, XX. mendearen erdialdean, Orvy argitaletxe bat zen. Hurrengo hamarkadetan, aurrera egiten jakin eta arte grafikoetan espezializatutako enpresa bihurtu zen. Hastapenetatik familia berberak bideratuta, 50 urte baino gehiagoko esperientzia metatu dugu inprimaketa grafikoan, oro har.

1968

Jose Manuel Beloki hasi zen, Usurbilen, 70m²-ko instalazio batzuetan. Tipografia bidezko inprimaketa.

1983

ORVY Lasartera aldatu zen, 600m²-ko instalazio batzuetara.

1986

OFFSET inprimaketa-sistema berria ezarri zen; kolore bateko eta 35x50 formatuko GTO bat erosi zen.

1989

4 koloreko eta 35x50 formatuko lehen GTO makina erosi zen.

1991

2 koloreko eta 50x70 formatuko makina bat erosi zen.

1996

50x70 formatuko beste makina bat erosi zen,4 kolorekoa.

2000

Lehen CTP (Computer to Plate) instalatu zen.

2004

Enpresa Hernaniko gaur egungo instalazioetara aldatu zen; 1.800 m²-ko azalera dute. 5 koloretan inprimatzeko makina berri bat erosi zen, 70x100 formatukoa.

2017

5 koloreko + bernizeko H-UV inprimaketa-teknologia berria ezarri zen.