H-UV inprimaketa

H-UV inprimatze-sistema tintak ontzeko sistema berritzaile bat da, eta sentikortasun handiko lanpara bat eta H-UV tintak erabiltzen ditu. Sistema berri horrek inprimatze-kalitate eta fidagarritasun handia ematen du.

H-UV inprimaketaren alde onak, ohiko inprimatze-sistemen aldean:
  • Inprimatze-denbora askoz laburragoak.
  • Berehalako lehorketa, orbantze-arazoak desagerrarazteko.
  • Askoz inprimatze-kalitate handiagoa, ez dagoelako orbanen kontrako hautsik eta puntua gutxiago loditzen delako.
  • Ia edozein euskarritan inprimatzeko aukera, baita plastikoetan ere.
  • Efektu grafiko bereziak, distira handiko bernizak H-UV tintekin konbinatuta erabiliz.
  • Dry back gabe. H-UV kolorea ez da denboraren joanean aldatzen.